Ilustrazioa eta berrikuntza

Errege Mintegia du abiapuntu ibilaldi honek. Hezkuntza gune honek berrikuntza eta ikerketa zituen helburu. Wolframioaren aurkintza haren lorpen ikusgarriena izan bazen ere, goi mailako ikerketa eta ikerketen aplikazio praktikoak ikastetxearen funtsa izan ziren. Ilustraziotik XIX. mendeko Bergarara pasako gara kaleetan zehar, egungo Bergararen hastapenak deskubrituz.