Bisita Gidatua Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa ezagutzeko

Euskal artzainen eta nomaden aztarnak jarraituz, ibilbide ikusgarri bezain interesgarria egingo dugu. Gida espezializatu baten laguntzarekin, gure arbasoen ezagutzan sakondu ahal izango dugu. Ibilbidean geldialditxoren bat egingo dugu inguruko gazta dastatu eta artzain kulturara gerturatu asmoz. Hamaiketako honetan eskualdeko sagardoa, gazta eta ogia dastatzeko aukera egongo da.

Ibilbidearen ezaugarriak: Karakate gainetik Irukurutzetarainoko joan-etorria da, 9 Km-ko ibilbidea, 3 ordu eta erdi inguruan egiten dena. Ibilbidea erraza da.

Gaia: Gai nagusia Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa da, eta bertan aurkitzen diren megalitoak, garai hartako bizimodua, indusketa arkeologikoen emaitzak etab. Gainera, inguru horretako geologia, flora eta fauna ezagutzeko azalpenak ere emango dituzte gidariek.

- Hizkuntza: Ekainaren 30ean eta Urriaren 20an, euskaraz; abuztuaren 11an eta irailaren 22an, gazteleraz.

- Irteera puntua: 10.00etan, Karakateko aparkalekuan (Soraluze)
 Gomendatutako adina: 7 urtetik aurrera
 Beharrezko materiala: Oinetako eta arropa erosoa
 Prezioa: 12 € (hamaiketakoa barne) // 12 urtetik beherako haurrak DOAN!
 Informazioa eta izen-emateak:

- Bergarako Turismo bulegoan 943 77 91 28

- Begi bistan: www.begi-bistan.com