Hirigune Historikoa Koloretan3

Nola:

Sasoia: 
Urte osoan zehar
Iraupena: 
30 minutu
Prezioa: 
Dohain
Erreserba egin: 
Ez da behar

Kasko historikoko 40 erakusleiho eder-eder apainduta, herritarrek Bergara ideien hiribildua dela argi eta garbi erakutsi dute beste behin ere. Izan ere, Bergarako artistek bere sorlekuarekiko grina erakutsi dute modu berri, dotore eta orijinal honen bidez. Lehen lokal ilun eta hutsak zirenak arte galeria bihurtu dute. Margolanek kaleak kolorez bete dituzte, eta loreak bailiran kaleko giroa biziki alaitu dute. Hortaz, hemendik aurrera fatxada bikain, erliebe bakar, balkoi dotore, harri landu eta Bergarak gordetzen dituen hamaika txoko harrigarriekin batera, bisitariek beste pizgarri bat izango dute gure kaleetan zehar galtzeko.

HIRIGUNE HISTORIKOA KOLORETAN
CASCO HISTORICO EN COLORES
OLD TOWN IN COLOR
J j altuna l lascurain x larrañaga j m larrañaga m azkargorta j ormazabal j erdabide a barruso b de pedro d moyua r aranzabal j gonzalez j oregi m eraña j suinaga a arrillaga m arana i murgizu x dezerio p arin a romera p aslberdi m unzurrunzaga araiztegi j zabaleta m p alustiza r azkargorta j balentziaga e eraña a zaitegi m larrañaga c galarraga m murgizu u azcarate m i sarmiento taila eskola taldea bergarako bustintzale zeramika taldea r otaño o garitano m guridi arizondo argaskizale alkartea