Errekalde jauregia

Estiloa:

Mendea:

1718ko matxinadak Errekaldekoen egoitzaren patua aldatu zuen betiko. Izan ere, garai bateko dorretxea ordezkatu zuen jauregi modernoa matxinoek erre zuten. Horregatik, nahiz eta teilatupeko erlaitzak XVI. mendeko itxura gogora ekarri nahi, sotorako atea omen dugu garai hartako aztarna bakarra.

Gerora, Peñafloridak berak hartu zuen hemen egoitza, Errege Seminarioaren nondik norakoak zuzentze aldera. Era berean, Valentin Forondak berak ere Errekalden hartu zuen egoitza.

Halere, XIX. mendekoa dugu egungo jauregia. Barne aldean, argia da nagusi eta espazio zabal bezain atsegin banatzen dira han eta hemen. Erdian, eskailera aparta dugu.

Jauregiaren inguruan Bergarak gordetzen duen harri bitxi horietakoa dugu: XIX. mendeko lorategia. Horretan, natura eta zientzia batzen dira elkarrekin. Landare eta zuhaitzak oso modu planifikatuan banatzen dira. Era berean, ur sistema ezin finduago dute, bai Etxeak bai eta lorategiak ere. Seminarioren ikerketen aplikazio praktikoak agian?