Bisita Errekaldeko atean. (irudiaren xehetasunak)

Turismo bulegoak bisita gidatuak eskaintzen ditu. Hauek, Alde zaharrean zehar zapaturo, Aste Santuan, ekaina-Iraila bitartean eta zubietan antolatzen dira.

Komenigarria da hitzordua hartzea gida batekin bisita egiteko. Bestela, bulegoan bertan nork bere kabuz bisita egiteko planoa emango digute, bi ibilbide proposatuz.

Behe-sasoian edo bulegoa itxita dagoenean, erreserbak Turismo Bulegoan bertan egin behar dira. Bisita orokor hauekin batera, udaran bisita bereziak antolatzen dira. Era berean, Domu Santu egunean euskal hileta-errituei buruzko emanaldi berezia antolatzen da.

Erreserba egin: turismoa@bergara.eus 

943 76 90 03  /  943 77 91 00 + 1810