Mariano de la Paz GRAELLS (1809-1898)

Mariano de la Paz GRAELLS (1809-1898)

Graells, Madrileko Zientzia Naturalen Museoan Zoologiako katedradun eta bertako zuzendaria, nazioartean ere ospe handiko naturalista izan zen. Bai erakunde-arloan, bai irakaskuntza-arloan egin zuen lan, eta hamarkadetako zientzia-lehortearen ondoren, XIX. mendeko Espainian natur zientzien BERRITZAILEA izan zen, zientzia naturalak berpiztu zituena. Ikertzeaz gain, animaliak eta landareak katalogatzeko lanak sustatu zituen, eta naturalistak
trebatu eta antolatu. Graells Errege Seminarioarekin lankidetzan aritu zen, gure ikastetxearekin material zientifikoa elkartrukatzeko harremanak ezarri zituen, eta Bergara ere bisitatu zuen; izan ere, Bergaran bertan ale zoologikoak bildu eta bere lanetarako erabili zituen.