Udan Bergaran

Monumentuz eta Berdez jantzita, Bergaran ondo pasako duzu udan. Agorrosinen igerilekuan, Labegaraietako tirolina ala kirol pistetan... Gainera, agenda kultural atsegina duzu herrian. Uztailean eta abuztuan zehar, zinema, antzerkia eta musika astero izango duzu.
Zinema asteartero: San Martin plazan, aire zabalean beraz, gaueko 22.00etan
Antzerkia, ostegunero uztailean zehar.
Musika, ostiraletan. Uztailean zehar Berumuga zikloa Espoloian, 22.00etan.
Abuztuan, musika parkeetan:
2014/08/04 Morau eta Beñardoren kontzertua. Musika Usondo parkea 20:00
2014/08/20 Los Gatos Bizcos taldearen kontzertua. Musika Irizar parkea 20:00

Gainera, uztailaren 18an Aritzeta abesbatza Santa Marina elizan izango dugu, 19.5etan; eta 20an Udal Musika bandaren kalejira eta kontzertua, 12.30etan.
Azkenik, abuztuaren 22an 18.00etan bisita berezia egingo dugu herrian zehar, Errekaldeko lorategian Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan eta RSBAP elkartearen urteurreneko kontzertua baino lehen (20.00etan)

Horrekin batera, uztailaren 18an Haurren ipuin kontaketa Agorrosingo igerilekuan. eta abuztuaren 13an Sun Magoa Errotalde parkean.

Ura, Berdea, Monumentuak, Kirola, Musika, Antzerkia, Zinema... Bergaran ondo eta goxo!