Caballos Gipuzkoa

"CABALLOS GIPUZKOA"k zaldi gaineko ibilaldiak antolatzen ditu, Bergarako Elosua auzoaren inguruan zehar. Paisaia ederrak ezagutuko dituzu eta xarmaz beteriko mendi-bideetatik zehar ibiliko zara, banaka nahiz taldean, monitore kualifikatu baten laguntzarekin. Ibilbide pertsonalizatuak ere egin daitezke, zaldizkoaren nahiaren arabera.

Benta baserrian dituzten instalazioetan ekitazio-eskolak ere ematen dituzte, zaldi-zelan eroso sentitu eta hipikaz gozatzeko helburuarekin.

 
Benta Baserria ( Elosua, Bergara )
Tlfs:  649 56 11 89

Tierra caballo

  • Coach saioak zaldiekin.
  • Konfiantza guneak zaldiekin.
  • Zaldiarekin hartuemana.
  • Zaldiek lagundutako familia-konstelazioak. 
  • Ondo jan, atseden hartu eta aire garbia arnasteko erretiro egokia (udaberria - uda). 
  • Familia-tailerrak zaldiekin. 
 
 
Elosu auzoa nº052 
Bergara 20570 (Guipuzkoa)
Telefonoak 610 898 468 - 639686983

Gailur zaldiketa eskola

Inguruko mendietatik egiten ditugu ibilbide hauek, natur ingurunean murgildurik. Partaideen mailara egokitzen gara, hastapeneko mailatik hasita maila altuagoetara.

  • Ordu bete edo bi orduko ibilbideak.
  • Egun erdiko ibilbideak.
  • Egun osoko ibilbideak.
 
San Nikolas Plaza, Lastur ITZIAR-DEBA
Tlfnoa: 640 729293