Santua dugu Martin Agirre bergararra.
Haren omenezko eguna irailaren 16an ospatzen bada ere, San Martin eguneko aurreko zapatuan oso feria ospetsua izaten dugu Bergaran. Eskualdeko barazki, fruitu, gazta eta loreen lehiaketarekin batera, haur eta helduen danborradek zein suzko erruberek egiten dute eguna berezi eta ikusgarri.
Bergarako San Martin jaiak 2019
San Martin jaiak ate joka ditugu eta Udalak, herriko hainbat eragilerekin batera, antolatu du egitarau zabala.
Gaueko autobusak: pdf formatuan HEMEN
Eguneko programa : pdf formatuan HEMEN
San Martin azoka:
Eta ezin ahaztu San Martin Azoka. Irailaren 14an, larunbatez, egingo da Oxirondon. Barazki eta fruta postuez gain, kontserbak, ogia, gozogintza, gazta… postuak izango dira. Denetara 42 postu.