ZAZPI SIETE SEPT SEVEN

Txundigarria eta magikoa omen 7a: 7 bekatuak, munduko 7 gune miragarriak, jakinduriaren 7 zutabeak, 7 itsasoak, Ortzadarraren 7 koloreak…
Bergaran ere baditugu 7: harri eta zur utziko zaituzten 7.
Bergaran baino ezin dituzunak topatu.

1. Laboratorium. Elhuyar anaiek eta Argien Aroak utzitako tradizioaren arrastoan, zientziaren aldarria. Wolframio Bergaran topatu izana ez baita kasualitatea. XIX. mendeko lorategiaren erdian, Errekalde jauregian.

2. Agarreko Garaia. Ez dago Gipuzkoan egurrezko garairik, Bergarako Agarre ez besterik.

3. Jauregi etxeko fatxada. Alferrik zeharkatuko duzu Europa honen parekidearen bila. Bakarra da eta. Ezkutatzen dituen figurak aurkitzen gai al zara?

4. Hilzoriko kristoa. Barroko estiloaren eredu unibertsala dena.

5. Bergarako besarkada. Lehen gerra karlistari amaiera eman ziona, Bergaran sinatuta. Gatazkak gainditzeko bidea erakusten du.

6. Santamainako erretaula. Ez da Bergaran dagoen erretaula bikain bakarra. Bai, ordea, estilo rokoko aitzindaria gurean.

7. Erreilenu eta tostoiak. Toki askotan Bergarako erreilenuak saltzen dituzte. Bergarako erreilenuak, ordea, Bergaran asmatu eta egiten dira. Ehun urte gorako Bergarako hiru labeetan.