Turismo bulegoak bisita gidatuak eskaintzen ditu: "Bergara monumentala", "Lorategi historikoak", “Museoa gidatua” eta “Bergara monumentala + museoaren sarrera”.

Uda honetan, bizi dugun egoera berezia dela eta, bisitak erreserbatu behar dira 4 egun aurretik .

Bestela, bulegoan bertan nork bere kabuz bisita egiteko planoa emango digute, ibilbide desberdinak proposatuz.

Erreserba egin: turismoa@bergara.eus /  (0034) 943 769 003

Bergara Monumentala

Iraupena: 60 min.

Kasko historikoan ibiliko gera, museoan hasi eta ibilbide zirkular bat eginez, gertuko monumentu esanguratsuenak bisitatuz.

Museoa gidatua

Iraupena: 60min.

Laboratorium museoa Errekalde jauregian dago eta Zientzia Bilduma ikusgarriak ditu: Kimika, Fisika eta Zoologia (mundu guztiko animaliekin).

Bergara Zientziaren sorlekua Euskal Herrian bere Errege Seminarioari esker. Bertan, duela 250 urte inguru, ilustratu talde batek proiektu berri bat sortu zuen, gerora Wolframa aurkitzeko aukera emango zuena.

Ondare hori guztia, museoan erakusgai dago, helduentzat eta ikasleentzat moduko informazioarekin

Gidarik gabe ere egin daiteke, museoa horretarako ondo prestatuta baitago.

Lorategi historikoak

Iraupena: 60 min.

Udalerrian ibiliko gera, museoan hasi eta ibilbide zirkular bat eginez, lorategi esanguratsuenak bisitatuz: haien historia, egitura, ubideak, lur urrunetatik ekarritako landareak eta bertakoak.

Aukeratu bisita eguna (Bergara Monumentala, Lorategi historikoak, Museoa gidatua edo Bergara Monumentala + Museoko sarrera)

Taldea: 5-10 pertsona. Prezioa: 45 euro.

Taldea: 11-20 pertsona. Prezioa: 90 pertsona.

Taldea: 21-55.  Prezioa: 125 euro.

 

4 eguneko aurrerapenarekin eskatu behar dira.

10:00 eta 18:00 bitartean izan beharko da zerbitzua.

 

Atala: 
Ezagutu beharrekoak (erdi aldean)