• 1. MARRAZKETA BOTANIKOA HAURRENTZAT

  • 2. BERGARA GIDATUA: BISITA MONUMENTALA

  • 3. BERGARA GIDATUA LORATEGIEN IBILBIDE HISTORIKOA

  • 4. BERGARAKO GEOLOGIA ETA ONDAREA EZAGUTU FAMILIAN

  • 5. MUSEOA GIDATUA

  • 6. DOLMENEN IBILBIDEA

  • 7. LORATEGIEN TAUPADA BERDEAK (BISITA BOTANIKOA)

  • 8. GURE ELIKADURAREN SUSTRAIAK. Ekialde Hurbileko ehiztari-biltzaile eta lehen nekazarien elikagaiak (Arkeobotanikaria)

 

Jarduera hauei buruzko informazio gehiago eta izen-emateko eskaerak hemen: https://www.laboratorium.eus/eu/udako-programa-2020

 

1. MARRAZKETA BOTANIKOA HAURRENTZAT

Errekalde jauregiaren lorategian 100 zuhaitz baino gehiago daude eta 25 espezie desberdin. Noizbait konturatu zara nolako biodibertsitate aberastasun dagoen? Ezagutuko zenituzke zuhaitz espezie desberdinak? Tailer honetan, marrazketaren bitartez, neska-mutikoak aberastasun honetaz ohartarazi nahi ditugu. Sortutako emaitzak euren ikerketaren oroigarriak izango dira: postalak eta txapak. Eta horrela, ikasitakoa senideekin eta lagunekin elkarbanatzeko aukera bikaina izango dute!
 
  • MOTA: TAILERRA
  • IZEN-EMATEA, ARGIBIDEAK ETA BESTELAKOAK: www.laboratorium.eus webgunean.
  • DATAK: Uztailaren 3a, ostirala
  • ORDUA: 10:00 – 13:00
  • IRAUPENA: 3H
  • PUBLIKO MOTA: 6-12 urte
  • PREZIOA: Doanik
  • PLAZA MUGATUAK. 25 haur.
  • HIZKUNTZA: EUSK
  • ENPRESA: Norarte (Vega Asensio)

2. BERGARA GIDATUA: BISITA MONUMENTALA

Atsegin bezain harrigarri suertatzen da Bergarako hirigune historikoa bisitatzea. Bisitariak espero ez duen “aire zabaleko museo” batekin topo egingo du, estilo arkitektoniko ugariko eraikin berezi eta bikainez osatutako multzo batekin. Italiar arkitekturak, Europa erdialdekoak, barroko sevillarrak, Euskal gotikoak… bere horretan eta bizirik jarraitzen dute kale hauetan; XVI.-XVIII. mendeetako arte europarraren erakusketa errepikaezinak ikus ditzakezu. horregatik, hain zuzen, Bergarako hirigune historikoari, Kultur Ondarearen babespean geratzen den Monumentu-multzo babestua izendapena aitortu zion Eusko Jaurlaritzak.
Laboratorium Museoan elkartuko gara, eta ondoren Bergarako kaskoan zehar ibiliko gara monumentuak ikusten eta Bergarako historia  oparoa ezagutzen.
 
  • MOTA: BISITA GIDATUA
  • IZEN-EMATEA, ARGIBIDEAK ETA BESTELAKOAK: www.laboratorium.eus webgunean
  • NON:    Turismo bulegoa ere baden Laboratorium Museoan elkartuko gara, ondoren,  Bergarako kaskoan zehar ibiltzeko.
  • IRAUPENA: 1H inguru
  • ORDU POSIBLEAK:  10:00 -18:00 H
  • DATAK: Erreserben arabera. Urte osoan.
  • PREZIOA: Taldearen tamainaren arabera
  • PLAZAK: MUGATUAK, 20-25 per. gehienez.
  • HIZKUNTZA: EUSK, GAZT, EN.
  • PUBLIKO MOTA: Orokorra, familiak barne.
  • OHARRA: Erreserbak 4 egun lehenago egin behar dira.

3. BERGARA GIDATUA LORATEGIEN IBILBIDE HISTORIKOA

Lorategiak oso garrantzitsuak izan dira Bergarako Historian eta egungo hirian ere hala izaten segitzen dute. Gerriko berde batek inguratzen du Bergara, eta gainera kasko historikoaren barne egituran ere zabalak eta ederrak dira berdeguneak. Baita oso bereziak ere: batzuk ongi kontserbatzen dira, beste batzuk, ordea, eraldatu egin ditu azken hamarkadatako hiri garapenak. Hala ere, ondare original eta baliotsua izanik, horiek berreskuratzeko eta gozatzeko lanetan dihardu Bergarak.
Sei lorategi bisitatzen dira horien historia eta arte-ezaugarriak ezagutzeko. Denak daude Turismo bulegotik gertu, bisita hasten den lekuan, hain zuzen.
 
  • MOTA: BISITA GIDATUA
  • IZEN-EMATEA, ARGIBIDEAK ETA BESTELAKOAK: www.laboratorium.eus webgunean
  • NON:    Turismo bulegoa ere baden Laboratorium Museoan elkartuko gara, ondoren,  Bergarako kaskoan zehar ibiltzeko.
  • IRAUPENA: 1H inguru
  • ORDU POSIBLEAK:  10:00 -18:00 H
  • DATAK: Erreserben arabera
  • PREZIOA: Taldearen tamainaren arabera
  • PLAZAK: MUGATUAK, 20-25 per. gehienez.
  • HIZKUNTZA: EUSK, GAZT, EN.
  • PUBLIKO MOTA: Orokorra, helduak
  • OHARRA: Erreserbak 4 egun lehenago egin behar dira.

4. BERGARAKO GEOLOGIA ETA ONDAREA EZAGUTU FAMILIAN

Bergarako arroka-motak ezagutuko ditugu, lehenengo, azalpen teorikoen bitartez, eta ondoren, gure herriko kaleetan barrena ondare arkitektonikoan haiek antzematen; gure ondare geologikoa eta monumentala ezagutzeko asmoz.
 
  • MOTA: TAILERRA/BISITA GIDATUA
  • IZEN-EMATEA, ARGIBIDEAK ETA BESTELAKOAK: www.laboratorium.eus webgunean
  • NON:    Museoan hasita
  • PUBLIKO MOTA: Familia osoa. Umeak, 8-10 Urtetik gora.
  • IRAUPENA: 2 H
  • ORDUA: 11:00-13:00 H  eta 17:00-19:00 H
  • DATAK: 2 egingo dira: 1 euskaraz eta beste bat gaztelaniaz. / Uztailak 11 (larunbata, 17:00-19:00) eta Uztailak 12 (igandea, 11:00-13:00).  
  • PLAZAK: MUGATUAK, 20-25 per. gehienez.
  • HIZKUNTZA: EUSK edo GAZT, bisita bakoitzean hizkuntza bana.

5. MUSEOA GIDATUA

Euskal Herriko zientziaren sorlekua da bergara bere Errege Seminarioari esker. Bertan, duela 250 urte inguru, ilustratu talde batek proiektu berri bat sortu zuen, gerora Wolframa aurkitzeko aukera emango zuena. Museoa Bergaran dago, Errekalde jauregian, ingeles estiloko lorategi zoragarri baten erdian. Bertan Zientzia Bilduma ikusgarriak daude: Kimika eta Fisikako instrumentuak, Giza anatomia ikasteko modeloak eta Zoologiako laginak (mundu guztiko animaliekin). Erakusketa ikusgarria benetan!
 
  • MOTA: BISITA GIDATUA
  • IZEN-EMATEA, ARGIBIDEAK ETA BESTELAKOAK: www.laboratorium.eus webgunean
  • NON:    Turismo bulegoa ere baden Laboratorium Museoan elkartuko gara, ondoren,  Bergarako kaskoan zehar ibiltzeko.
  • IRAUPENA: 1H inguru
  • DATAK: Erreserben arabera
  • PREZIOA: Taldearen tamainaren arabera
  • ORDU POSIBLEAK: 10:00 – 18:00 H
  • PLAZA  MUGATUAK, 5-10 pertsona.
  • HIZKUNTZA: EUSK, GAZT, EN, FR.
  • PUBLIKO MOTA: Orokorra, familiak barne.
  • OHARRA: Erreserbak 4 egun lehenago egin behar dira.

6. DOLMENEN IBILBIDEA

Karakate-Irukurutzeta mendilerroan zehar egiten da, Soraluze, Elgoibar eta Bergarako udalerriak lotzen dituen Elosua-Plazentziako estazio megalitikoa zeharkatuz. 9 Km-ko ibilbidean 7 monumentu megalitiko bisitatuko dira mendia eta itsasoa parez pare ditugula. Guztira, 3 orduko mendi-ibilaldi erosoa. Amaieran, piknik txiki bat: gazta mokadu bat eta sagardoa eskaintzen egongo da indarrak berreskura ditzagun.
 
  • IZEN-EMATEA, ARGIBIDEAK ETA BESTELAKOAK: helbide honetara idatziz: info@begi-bistan-com, telefono honetara deituta: 657 794 677 edo web guneko formularioan izen-amanez: https://www.debabarrenaturismo.com
  • MOTA: BISITA GIDATUA/MENDI TXANGOA
  • NON: Karakate mendiko tontorreko aparkalekuan hasi.
  • IRAUPENA: 3-3,5 ordukoa izaten da gero gazta eta sagardoa kontutan izanda
  • DATAK: Egutegia bat dago udal webgunean. Ordua: 10:00 - 13:30 eta 16:00 – 19:30.
  • PREZIOA: doan.
  • PLAZAK: MUGATUAK
  • HIZKUNTZA: EUSK edo GAZT, dataren arabera.
  • PUBLIKO MOTA:  Orokorra, familiak barne.
  • OHARRA: 48 ordu lehenago eman behar da izena. Web formularioan dataren bat agertzen ez bada, horrek esan nahi du data horretarako plaza guztiak bete direla.

7. LORATEGIEN TAUPADA BERDEAK  (BISITA BOTANIKOA)

Lorategi historikoak bisitatuko dira, bertan gordetzen diren landareak ezagutzeko, bertakoak eta exotikoak, eta horiei lotutako bizitza. Biologo batez lagunduta egingo da ibilaldia Bergara barruan.
 
  • MOTA: BISITA GIDATUA
  • IRAUPENA: 1 H
  • GIDARIA: Artelatzeko biologoa
  • DATAK:  Bi egingo dira. Uztailaren 17, ostirala, 18:00-19:00 euskaraz. Uztailaren 18. larunbata, 11:00-12:00, gaztelaniaz. Ekainaren 25ean hasiko dira prestatzen.
  • PUBLIKO MOTA: Orokorra, familiarra barne.
  • PREZIOA: Dohan
  • PLAZAK: MUGATUAK: 20-25 gehienez
  • IZEN-EMATEA, ARGIBIDEAK ETA BESTELAKOAK: www.laboratorium.eus webgunean
  • HIZKUNTZA: Bat EUSK eta bat GAZT.

8. GURE ELIKADURAREN SUSTRAIAK. Ekialde Hurbileko ehiztari-biltzaile eta lehen nekazarien elikagaiak (Arkeobotanikaria )

Garia, garagarra, dilistak, ilarrak ... Gaur egun ezingo genuke imajinatu gure elikadura landare horiek gabe. Gure dieta eta gastronomiaren oinarri dira. Baina, gurera soilik duela 7.000 urte inguru iritsi ziren, Ekialde Hurbileko Neolito garaiko gizarteen eskutik. Hitzaldia honetan, Amaia Arranz etnobotanikariak elikagai nagusi horien historia kontatuko dugu, gizakiak lehendabizi ustiatu zituenetik, haien etxekotze eta hedapenera arte.
 
  • MOTA: Hitzaldia
  • NO: Laboratorium museoa eta online
  • IRAUPENA: 1 H
  • HIZLARIA: Amaia Arranz Otaegi
  • DATAK: Uztailak 15, 19:00
  • PUBLIKO MOTA: Orokorra; Holduak
  • PREZIOA: doan
  • PLAZAK: MUGATUAK bertatik bertara entzuteko. Jarraituz gero en línea, ez dago mugarik
  • HIZKUNTZA: EUSK
  • OHARRA: ZTB programa barruan. 

 

Atala: 
Proposamenak (behe aldean)