
Bisita Errekaldeko atean. (irudiaren xehetasunak)
Turismo bulegoak bisita gidatuak eskaintzen ditu: "Bergara Monumentala", "Lorategi historikoak", “Museoa gidatua”. Eta, horrez gain, bi eskaintza berezi: "Laboratorium + Olaso Dorrea", eta "Laboratorium + Bergara monumentala".
- Bisita Monumentala
- Laboratorium museoa
- Lorategi historikoak
- Konbinatua: Museoko sarrera eta Bisita gidatua
- Museoa eta Olaso Dorrea
Egutegi eta ordutegi zehatz batzuetan eskaintzen diren programatutako bisita gidatuak dira, eta edonor batu daiteke osatzen diren taldeetara. Egutegia:
- Udan, uztailaren 1etik irailaren 15era, 11:00etan eta 12:30etan, egunero.
- Urteko gainerako egunetan: 11:00etan eta 12:30ean, larunbatean eta egun berezietan.
- Irekita dagoen egunetan (Begiratu Eguberritako ordutegia)11:00etan eta 12:30etan
- Arrunta: 4 €
- Murriztua*: 2 €
- Taldeak*: 2'5 € lagun bakoitzak.
- Doakoa *: 0 €
Bisita konbinatua:
- Arrunta: 5 €
- Taldeak: 3 € lagun bakoitzak.
- Murriztua*: 2'5 €
- Doakoa*: 0 €
Gogoratu:
- * Taldea: 8 pertsona edo gehiago
- * Murriztua: Familia ugarietako kideak, ikasleak, 65 urtetik gorakoak, DSBP jasotzen dutenak, Kotizatu Gabeko pentsiodunak.
- * Doakoa: Maiatzaren 18an (Museoen Nazioarteko Eguna) bisitari guztientzat, 14 urtetik beherakoak, Gazte txartela (EYCA), ICOM txartela, desgaitasunen bat duten pertsonak, langabezian daudenak*, irakasleak.
Museoko sarrera + Olaso Dorrea
"Museoko sarrera + Olaso Dorrea" bisita konbinatua erreserbatzeko, telefonoz deitu behar da Turismo Bulegora eta sarrera bulegoan bertan erosi bisitara joan baino lehen. Olaso Dorreko bisita gidatua Olaso Dorrea Fundazioak antolatzen du eta Bergarako Udalak eskaintzen du, egutegi bati jarraiki.
Prezioak hemen ikus daitezke
Programatutako ordutegietatik kanpoko bisitak dira, taldeentzat. 8 lagunetik gorako taldetan egin daitezke erreserbak, nahi den egunerako eta eskatzen den orduan, betiere 10:00etatik 18:00etara. Kasu horretan, bisitak 4 egun lehenago erreserbatu behar dira.
Bisita konbinatuak
Prezioak ikusi.
Dolmenen Ibilbidea
Dolmenen Ibilbidearen (PR-Gi 94) balio arkeologikoa zein pasaia-balioa gizarteratzen jarraitzeko asmoz, Elgoibarko, Bergarako eta Soraluzeko Udalek, Debegesa Debabarreneko Garapen Agentziarekin elkarlanean, doako bisita gidatuen programa eskaintzen du: gehiago jakin.
Bulegoan bertan nork bere kabuz bisita egiteko planoa emango digute, ibilbide desberdinak proposatuz.
Erreserba egin: turismoa@bergara.eus
(0034) 943 769003