Ospakizunetan ere Bergaran tradizioak eta modernitateak bat egiten dute: galdutako elementuak berreskuratu, berriak txertatu, ekimen berritzaileak abiatu... horrela mantendu ditu bizirik garai bateko jaiak Bergarak.
Ez dira, gainera, jai masifikatuak, lagunek pasatzekoak baizik. Horregatik, bizi biziak eta oso maitatuak.
Bestalde, hiri kutsua izan arren, edo izanagatik, ganadu feria nabariak ospatzen dira Gurean. Hala nola Elosukoa edo Erramu Zapatukoa.
Gainera, berrikuntzen artean, sukaldaritza tradizionalak (gozogintzak) behar duen tokia ematen jakin du Bergarak.
Hauetan guztietan giro herrikoia, adeitsua eta benetakoa topatuko du gure bisitariak.