Hirigunetik atera gabe asko dira Bergarak gordetzen dituen lorategiak eta parkeak

Antzinako Ariznoa ibai ondoan sortu zuten, mendi magalen oinetan. Mendi horiek Bergara inguratzen dute gaur egun, eraztun baten gisa. Horri esker, hirigunetik berdegunera dagoen tartea txikia bada ere, sentipenak eta bizipenak zeharo aldatzen dira hamar minuturen bueltan.

Era berean, hirigunetik atera gabe asko dira Bergarak gordetzen dituen lorategiak eta parkeak.
 
Batek baino gehiagok kutsu historikoa du gainera. Horrela, giro lasaian paseatzea, Gorlara igotzea, zaldian ibiltzea zein BTTn aritzea gure esku geratzen da. Mendiak ezezik, ibaiak ere aisialdirako parada ederra ematen du. Deba ibaiaren ondoko bidegorriak bi kiroldegiak batzen ditu, txirrinda, piragua, rokodromoa eta SPA zirkuitu berean txertatuz.
 
Azkenik, ezin aipatu gabe utzi Bergarak jasangarritasunaren bidean emandako urratsak. GLPa erabiltzen dituzten autobusek, zero zabor filosofiak edo materialen birziklapenak zein berriz erabiltzeak hala islatzen dute.
 
Map