Planoa

Bergarako hiru kale zaharrak hiri honen egonkortasunaren adierazle ditugu. Honek, baina, ez du esan nahi Bergara hiri geldoa izan denik. Aitzitik, Alde Zaharreko kaleetan zehar arte zein arkitektura estilo ugari antzemango ditugu. Ondare ale hauek Bergarako bizitzaren zantzuak dira. Italia, Flandria, Barrokoa, Neoklazismoa... arte katalogo bat dugu gure kaleetan. Harrituko gaituzten harriak.