2020. urtean, Bergarako Udalak, turismo plan berria behar zela ikusi zuen, eta horrela egitea jaso zen Bergara izan, bizi, ekin legealdirako planean.
 
Hortaz, 2022-2025 urteetarako Turismo Plan Estrategikoa egin zen. Gaur egun eskaintzen den turismo eskaintza hobetzea izan zen helburua, sistematizatzea, eta horrela Bergarako askotariko ondarea ezagutaraztea, sektore enpresei bultzada ematearekin batera. Egindako lanaren emaitza Plan estrategikoa eta operazionala idaztea izan zen, prozesuaren hasieran, herriko hainbat erailerekin elkarlanean  egindako diagnostikotik eta proposamenetik abiatuta.
 
Honela laburtu daiteke plana: Arloko eragileekin harreman zuzenerako eta elkarlanerako bidea jartzen du, batetik. Bestetik, herriaz gaindiko administrazioekin egin beharreko elkarlana azpimarratzen da. Turismorako formatu berriak txertatu beharra ere aipatzen du. Amaitzeko, agerian jarri du pertsonalean inbertitu behar dela, arloko langile kualifikatu batekin, hau guztia aurrera eraman ahal izateko.