Turismo bulegoak bisita gidatuak eskaintzen ditu: "Bergara Monumentala", "Lorategi historikoak" eta “Museoa gidatua”.

Komenigarria da hitzordua hartzea gida batekin bisita egiteko.

Prezioak hemen>>

Bestela, bulegoan bertan nork bere kabuz bisita egiteko planoa emango digute ibilbide desberdinak proposatuz.
 
Batetik, egutegi eta ordutegi zehatz batzuetan eskaintzen diren programatutako bisita gidatuak eta edonor batu daiteke osatzen diren talde horietara. Egutegia:
 
a.     Udan, uztailaren 13tik abuztuaren 31ra, 11:00etan eta 12:30etan, egunero.
 
b.     Urteko gainerako egunetan: 11:00etan eta 12:30etan, larunbatean eta egun berezietan.
 
Izena ematen duen lehen pertsonak bisitaren hizkuntza eta bisita-mota aukeratuko ditu. Aldez aurretik edo bisita-egunean bertan erreserba daiteke, baina, azken kasu horretan, kontuan hartu behar da ezen, bizi dugun osasun-egoera dela eta, 25 lagunentzako mugatu dela taldea, eta beraz, errazagoa dela plazarik gabe geratzea.
 
 
Kasu horretan, prezioa hau da:
 
  • Arrunta: 3€
  • Taldeak*: 2€ lagun bakoitzak
  • Murriztua*: 1.5€
  • Doakoa *: 0€

*Taldeak: 5 lagun edo gehiago

* Murriztua: Familia ugarietako kideak, ikasleak, 65 urtetik gorakoak

* Doakoa: 14 urtetik beherakoak, Gazte txartela, EYCA, ICOM, Desgaitasunen bat duten pertsonak, langabezian daudenak, DSBP jasotzen dutena. 

 
Programatutako ordutegietatik kanpo, 5 lagunetik gorako taldetan egin daitezke erreserbak, nahi den egunerako eta eskatzen den orduan, betiere 10:00etatik 18:00etara. Kasu horretan, bisitak 4 egun lehenago erreserbatu behar dira.
 
Prezioa:
  • 5 - 10 lagun bitartean: 45€
  • 11 - 20 lagun bitartean: 90€
Bestalde, “Bergara monumentala + museorako sarrera” konbinazioa erreserbatzen bada, prezioa berezia da:
 
Prezioa: 
  • Arrunta: 4€
  • Murriztua*: 2€
  • Doakoa*: 0€
 

*Taldeak: 5 lagun edo gehiago

* Murriztua: Familia ugarietako kideak, ikasleak, 65 urtetik gorakoak

* Doakoa: 14 urtetik beherakoak, Gazte txartela, EYCA, ICOM, desgaitasunen bat duten pertsonak, langabezian daudenak, DSBP jasotzen dutena.

 
Erreserba egin: turismoa@bergara.eus
 
edo
 
(0034) 943 769003
 
 

 

 

Atala: 
Ezagutu beharrekoak (erdi aldean)