Etxe hau, Agirrebeña izenez ere ezagutu izan dena, Juan Martinez Marutegi Azkaratek, Erregearen kontulari izandakoak, sortutako maiorazkoaren etxe nagusia izan zen.
Ertzean, XVII. mendearen hasierako izkina-balkoi dotorea eta bikain landutako armarria ditu. Eraikinak behe solairua, bi pisu eta atikoa ditu. Kanpoaldean, behe solairua banantzeko erlaitz landu dotore bat dago (aingerukoteak, landareak, nereidak eta tritoiak).
San Pedro kaleko fatxadan zeramikazko 53 xafla polikromatu daude, izugarri ederrak. Xaflak XVI. mendearen lehen erdian egin zituzten Alemanian, pieza guztiekin berogailu bat osatzeko asmoz, baina, azkenean, apaingarritzat erabiltzea erabaki zuten, gaur egun ikusten den moduan. Xafla batzuetan, Karlos V.a enperadorea dago irudikatuta.
Errenazimenduko berogailu hau penintsulan egotea eta apaingarri gisa erabiltzea gertaera guztiz bitxia da.