Mendea: 
Estiloa: 

Udaletxea Lucas de Longa arkitektoaren lan dotorea da, XVII. mendearen bukaeran eraikia. Fatxada nagusiak hiru armarri handi ditu: ezkerrean Gipuzkoakoa, erdian Austriarrena, eta eskuinean Bergara hiribildukoa.

Horiekin batera, Bibliako Ecclesiastico liburuko bi inskripzio ere ikus ditzakegu:

  • En casa del que jura no faltará desventura.
  • O que mucho lo de allá o que poco lo de acá.

Arkupeetako bi zutabetan neurri-eredu batzuk daude grabatuta, plazako azoketan erabiltzeko zirenak. Horietako batean antzeman ditzakegu kana bikoitzaren edo brazaren neurria eta balantza antzeko baten irudia. Bestean, berriz, kana-neurria, baldosa-neurria eta teilaren eta adreiluaren molde-irudiak. Euskal Herrian gutxitan ikusten da grabatuta hauen moduko neurri-eredurik.

Barruan, Areto Nagusia ikustea merezi du. Bertan izan zen Peñafloridaren “El Borracho Burlado” operaren lehen emanaldia, 1764an. Aretoko pinturak —Bergarako pertsonaia ospetsuen erretratuak barne— XIX. mendearen azken urteetakoak dira.