Mendea: 
Estiloa: 

Andres Martinez Ondarzak eraikiarazi zuen XVI. mendearen lehen erdian.

Mailarik goreneko karguak izan zituen Fernando Katolikoa erregearen, Joana erreginaren eta Karlos V.a enperadorearen gorteetan. 1536an maiorazkoa sortzeko baimena eman zion enperadoreak, eta maiorazko-buru gisa Bergaran zuen etxe nagusia jarri zuen, Ondartza dorrea.

Bidekurutzeta kaleko fatxadak bi arku zorrotz handi ditu eta bi armarri. Azpiko armarria familiarena da; eta gainekoa, enperadorearena, fintasun handiz zizelkatua, bi buruko arranoaz eta urrezko toisoi edo ardi-larruaz apaindua. Barroko garaian eraikinari teilatu-hegal dotorea ezarri zitzaion.