Hilzoriko Kristoa: barroko maisulana San Pedro elizan

 
Inongo zalantza gabe munduko eskultura barrokoaren lan gorenetako baten aurrean gaude. 
 
Sevillan egonkortu baina Cordobako jatorria daukan Juan de Mesa maisuak egina, Juan de Irazabal jauntxoak eskatuta.
 
Jatorrizkoa baino handiagoa den Kristoren figura da, non agoniaren momentuko dramatismoa islatzen den tentsioan duen gorputzean. Egurrezko pieza bakarrean zizelkatutako lan ikaragarria, izugarrizko edertasuna duena; giza anatomiaren ikerketa itzela da, muturreraino eramandako errealismoa duena.
 
Hilzoriko Kristoa San Pedro de Ariznoako eliza barruan dago, koroaren azpian kokatutako kapera barrokoan, tenplu honetako nabearen oinean. 
 
Oharra: imajina hau ikusi ahal izateko, deitu aurretik Turismo bulegora aukera honi buruz galdetzeko.

San Pedro parrokia

Herriaren hiri-garapenaren eta bilakaera sozialaren berri ematen du eraikin bikain honek.
 
Haren barruko aldea handia eta handiosa ez ezik, artelan baliotsuak eskuratzen ditu: barroko unibertsalaren erreferente Juan Mesaren Hiltzoriko Kristoaren irudia, mundu mailako ospea duena; San Migelen Poliptiko flandiarra, Napoliko XVII. mendeko argi-ilun teknikaren eredu "Artzainak gurtzen" margolana. Goi mailako artelanak, goi mailako elizan.
 
Erromantizismo garaiko organoa ezin ahaztu. Stoltz Fréres-ek egina, 1889. urtean eskuratu zuen parrokiak. Ale honek sortu zen garaiko barruko egitura du. Mundu mailako kasu bakarra da!