Lorategi eta parke ederrez betetako herrigunea da Bergara. Mendi ibilaldiak eta bestelako kirol diziplinak egiteko aukera anitzak eskaintzen ditu baso eta naturgune handi honek.
34 monumentu katalogatuta. Euskal Gotiko berantiarreko, Errenazimentuko Italiako zein Erdialdeko Europakoak, Barrokoko eraikuntzak.. XVI.eta XVIII. mendeetako Europako artea kalean ikusgai.
San Martin Agirre plazan kokatutako XVIII. mendeko eraikin historikoa, gaur egun XXI. mendeko azpiegituraz atondutako kultura agertokia dena. Askotariko kultura ikuskizunak izaten dira.
Turismo bulegoak bisita gidatuak eskaintzen ditu: "Bergara Monumentala", "Lorategi historikoak" eta “Museoa gidatua”, eta bi eskaintza berezi: Laboratorium + Olaso Dorrea, eta Laboratorium + Bergara monumentala.
Komenigarria da hitzordua hartzea gida batekin bisita egiteko.
- Bisita Monumentala
- Laboratorium museoa
- Laboratorium + Bergara monumentala
- Laboratorium + Olaso Dorrea
- Lorategi historikoak
Bestela, bulegoan bertan nork bere kabuz bisita egiteko planoa emango digute, ibilbide desberdinak proposatuz.
Erreserba egin: turismoa@bergara.eus
(0034) 943 769 003
Informazio gehiago HEMEN>>