Gabiriatarren leinua Gipuzkoako historiako garrantzitsuenetakoa izan da.
Familia zahar horren partaidetza nabarmena izan zen XIV. eta XV. mendeetan, bandoen arteko gerran.
Dirudienez, Gabiriatarren jatorrizko dorrea egungo eraikinetik gertu zegoen, baina toki garaiagoan, mendi-hegalean. XV. mendearen bigarren erdian, familiak beste dorre bat egin zuen ibaitik gertuago, eta haren aztarnak jauregiari atxikita daude oraindik. XVI. mendean zehar, Gabiria dorrea birmoldatu eta handitu egin zuten, Erdi Aroko eraikin sendoari jauregi-itxura emateko.
Azkenik, XVII. mendearen lehen erdian obrak egin zituzten, eraikina apaingarririk gabeko barrokoaren ezaugarriekin bat etor zedin. Orduantxe eman zioten fatxada nagusiari gaur egun duen itxura. Xafla leunez inguratutako ate-leihoak egin eta zurgintza- eta errementaritza-lan aberatsez hornitu zituzten.
Garai berean (1634an) ezarri zuten izkinako armarri ikusgarria ere.