Mendea: 
Estiloa: 

Ozaetatarren leinua, Gabiriatarrena bezalaxe, Gipuzkoako zaharrenetakoa eta garrantzitsuenetakoa izan zen.

Bi familia horiek aurrez aurre jardun zuten, oso gogor borrokatuz, Behe Erdi Aroan zehar.

Egungo eraikina XVI. mendearen erdi aldera hasi ziren eraikitzen, familiaren jatorrizko dorretxea erortzeko zorian baitzegoen. Jauregiak oinplano angeluzuzena du eta almenadun arma-plaza txiki bat fatxada nagusiari atxikita.

Bertako sarreraren alboetan, zutabe klasikoak eta bi lehoiren irudiak daude. Lehoi bakoitzak armarri heraldiko bat dauka. Elementu horiek guztiek eta izkinetako garitoiek borrokaz betetako iragan militarra dakarkigute gogora.

Errekarantz ematen duen albo-fatxadan aipagarria da behe solairuko hiru arkudun galeria, XVI. mendean gorabidean zetorren estilo errenazentistakoa. XVII. eta XIX. mendeetan, eraikina handitzeko eta hobetzeko lanak egin zituzten.

Jauregiak, bere lorategi zabalak eta Deba ibaiaren gaineko zubiak multzo erakargarria osatzen dute.