Mendea: 
Estiloa: 

XVII. mendean hiribilduan nagusitu zen eraikuntza estiloaren adibide garbiak dira biak.

Izan ere, horrelako etxeak nahiko ugariak dira Bergarako hirigune historikoan. Merkatari aberatsek eraiki zituzten, eta ezaugarririk bereizgarriena fatxada nagusia da, oso-osorik kalitate handiko harlanduz egina.

Oro har, beheko solairua eta bi altuera dituzte, eta batzuek atikoa ere bai. Etxeen egitura soila da, eta solairu bakoitzean bi bao daude. Soiltasuna apaingarrietan ere islatzen da, oso urriak baitira: baoen inguruan eta solairuen artean ezarritako harrizko xafla lauak, bikain zizelkatutako burdinazko balkoi eta leihoetako karelak eta egurrezko teilatu-hegalak, oparotasunez landuak. Bidekurutzeta kaleko 26 eta 28 zenbakietako etxeak 1655etik 1660era bitartean eraiki zituzten. 26 zenbakikoa Juan Pérez de Mariacarena zen, eta 28koa Francisco de Agirremendiaratz oihal-merkatariak eraikiarazi zuen.