Mendea: 
Estiloa: 

Etxe honek lehen mailako garrantzia duen osagai artistiko bat du, 1500 ingurukoa: tapiza bailitzan, lehen solairu osoa estaltzen duen erliebe figuratibo eder eta bitxia.

Behe-erliebean errege bikoteak azaltzen dira, koroa, zetro eta guzti, atzealdean landare-apaingarriak dituztela. Leihoen gaineko aldean hainbat eszena daude irudikatuta: trobadorea eta dama, basurde-ehiza eta baita fantasiazko animalia pareak ere, aurrez aurre, elkarren kontra ageri direnak.

Europako Erdialdeko gotiko berantiarreko estetika da nagusi, eta inspirazio-iturriak XV. mendearen bukaerako edo XVI. mendearen lehen urteetako grabatu alemaniarrak dira. Arte-lan bikaina da.