Mendea:
Estiloa:
Estilo gotikoko etxe hau 1500 inguruan eraiki zuten.
Ikusten denez, lehen solairua harlanduzkoa da, eta goiko solairuko oinarriak edo mentsulak ere harrizkoak dira, sekzio gotikodunak. Egurraren ordez harria erabili zutenez, Erdi Aroko sute ikaragarrietan zutik iraun zuen, suntsitu gabe.
Bere originaltasuna dela-eta, Bartzelonan eraikinaren erreprodukzioa egin zuten.
Etxe honetan jaio zen,1878an, Koldo Eleizalde idazlea, euskarazko irakaskuntzaren bultzatzailea eta Euskaltzaindia Euskararen Akademiaren sustatzaileetako bat.