1718ko matxinadaren ondorioz, garai bateko dorretxea ordezkatu zuen jauregi modernoa matxinoek erre zuten. Horregatik, nahiz eta teilatupeko erlaitzak XVI. mendeko itxura gogora ekarri nahi, sotorako atea omen dugu garai hartako aztarna bakarra.
Gerora, Peñafloridak berak hartu zuen hemen egoitza, Errege Seminarioaren nondik norakoak zuzentze aldera. Era berean, Valentin Forondak berak ere Errekalden hartu zuen egoitza.
Halere, XIX. mendekoa dugu egungo jauregia. Barne aldean, argia da nagusi eta espazio zabal bezain atseginak banatzen dira han eta hemen. Erdian, eskailera aparta dugu.
Jauregiaren inguruan Bergarak gordetzen duen harribitxi horietako bat dugu: XIX. mendeko lorategia. Horretan, natura eta zientzia batzen dira.
Landare eta zuhaitzak oso modu planifikatuan banatuta daude. Era berean, ur sistema ezin finduagoa dute, bai Etxeak bai eta lorategiak ere. Hobekuntza hauek Seminarioren ikerketen aplikazio praktikoak izan ahal dira.