Eraikin erlijiosoa

Maparako ikonoa: 

Oxirondoko Santa Marina parrokia

Eliza bi fasetan eraiki zuten, oso ondo bereizitako bi fase kronologikotan: lehenengoa, 1508 eta 1607 bitartean; eta bigarrena, 1648 eta 1672 bitartean. Eraikitze-aldi luzea izan bazuen ere, Santa Marinak estilo aldetik batasun handia agertzen du. Jatorrizko oinplano karratuak altuera bereko hiru nabe ditu. Nabeak bereizteko, fuste leuneko eta kapitel klasikodun lau zutabe ikaragarri daude. Estaldura, berriz, gurutze-ganga ederrek osatzen dute. Eta horrela, Errenazimenduko areto-eliza (edo hallenkirche) izenez ezagutzen direnen artean, eredu paradigmatikoa dugu Santa Marina. Tenplua XVIII.

Ariznoako San Pedro parrokia

Bergara hiribildua XIII. mendean sortu zen, Ariznoako San Pedro parrokia dagoen lekuaren inguruan. Gaur egun ikusten dugun tenplua beste eliza zaharrago baten zimenduen gainean eraiki zuten; obrak zeharo garatzeko lau obra-ekinaldi behar izan zituzten, XV. mendearen azken hamarkadetan hasi eta 1620. urtera arte. Dorre barrokoa (1742), liraina, ederra, Jose Lizardi arkitektoak egin zuen; eta zalantzarik gabe, egin zituen lanetatik onenetarikoa da.