Bisita Errekaldeko atean. (irudiaren xehetasunak)

Turismo bulegoak bisita gidatuak eskaintzen ditu: "Bergara Monumentala", "Lorategi historikoak", “Museoa gidatua”. Eta, horrez gain, bi eskaintza berezi: "Laboratorium + Olaso Dorrea", eta "Laboratorium + Bergara monumentala".

Eskaintzen diren bisitara batu zaitezke edo bisita bat propio eskatu beste ordu baterako.
 
- PROGRAMATUTAKO BISITA GIDATUAK

Egutegi eta ordutegi zehatz batzuetan eskaintzen diren programatutako bisita gidatuak dira, eta edonor batu daiteke osatzen diren taldeetara. Egutegia:

  • Udan bisita gidatuak: astelehenetik  ostiralera eta igandeetan 11.30etan.  Larunbatetan 11.00 eta 12.30etan     
  • Urteko gainerako egunetan: 11:00etan eta 12:30ean, larunbatean eta egun berezietan.
 
Izena ematen duen lehen pertsonak bisitaren hizkuntza eta bisita-mota aukeratuko ditu. Aldez aurretik edo bisita-egunean bertan erreserba daiteke.
 
Kasu horretan, prezioa hau da:
 
  • Arrunta (pertsonako): 4,15 € 
  • Taldeak: 2,6 €/pertsonako (8 pertsona edo gehiago) 
  • Murriztua: 2,10€ (Familia ugarietako kideak, ikasleak, 65 urtetik gorakoak, pentsiodunak ) 
  • Doakoa (14 urtetik beherakoak, Gazte txartela, EYCA, ICOM, Desgaituak, Langabezian daudenak, Irakasle txartela)

Asteko beste egunetan, bisita gidatuek ondorengo prezioa dute:

  • 5 /10 taldeak: 46,80 euro 
  • 11/20 taldeak: 93,60 euro 
  • 21 /55 taldeak: 130 euro 

- BISITA KONBINATUA:

  • Bisita monumentala + museoaren sarrera
  • Lorategien bisita + museoaren sarrera
  • Olaso Dorrea + museoaren sarrera (galdetu egutegia)
Bestalde, "Museorako sarrera + Bisita gidatua". konbinazioa erreserbatzen bada, prezioa berezia da:

Konbinatuaren prezioa eta Olaso dorreko prezioa

  • Arrunta (pertsonako):  5,20 €
  • Taldeak: (8 pertsona edo gehiago)  3,10€/pertsonako
  • Murriztua: (Familia ugarietako kideak, ikasleak, 65 urtetik gorakoak, pentsiodunak )  2,60 € Laboratorium museoko sarrera barne
  • Doakoa  (14 urtetik beherakoak, Gazte txartela, EYCA, ICOM, Desgaituak, Langabezian daudenak, Irakasle txartela)

Asteko beste egunetan, bisita konbinatuak ondorengo prezioa dute:

  • 5 /10 taldeak: 52 euro
  • 11/20 taldeak: 98,80 euro
  • 21 /55 taldeak: 135,20 euro
Gogoratu:
 
- * Taldea: 8 pertsona edo gehiago
 
- * Murriztua: Familia ugarietako kideak, ikasleak, 65 urtetik gorakoak, DSBP jasotzen dutenak, Kotizatu Gabeko pentsiodunak.
 
- * Doakoa: Maiatzaren 18an (Museoen Nazioarteko Eguna) bisitari guztientzat, 14 urtetik beherakoak, Gazte txartela (EYCA), ICOM txartela, desgaitasunen bat duten pertsonak, langabezian daudenak*, irakasleak.
 
- AUKERATU BISITA EGUNA
 

Programatutako ordutegietatik kanpoko bisitak dira, taldeentzat. 8 lagunetik gorako taldetan egin daitezke erreserbak, nahi den egunerako eta eskatzen den orduan, betiere 10:00etatik 18:00etara. Kasu horretan, bisitak 4 egun lehenago erreserbatu behar dira

Nahiago duzu bisita zure kabuz egin?
 

Bulegoan bertan nork bere kabuz bisita egiteko planoa emango digute, ibilbide desberdinak proposatuz.

 
Nola egin erreserbak eta informazioa eskatu?
 

Erreserba egin: turismoa@bergara.eus

(0034) 943 769003