Santua dugu Martin Agirre bergararra.
Haren omenezko eguna irailaren 16an ospatzen bada ere, San Martin eguneko aurreko zapatuan oso feria ospetsua izaten dugu Bergaran. Eskualdeko barazki, fruitu, gazta eta loreen lehiaketarekin batera, haur eta helduen danborradek egiten dute eguna berezi eta ikusgarri.
Bergarako San Martin jaiak 2022
San Martin jaiak ate joka ditugu eta Udalak, herriko hainbat eragilerekin batera, antolatu du egitarau zabala.
Irailak 9tik, ostirala - Irailak 18ra, Igandea
- Irailak 10, larunbata: San Martin Feria
- Irailak 16, ostirala: San Martin Agirre Eguna
Eguneko programa : pdf formatuan HEMEN
San Martin azoka:
Aurten San Martin feria irailaren 10ean (larunbata) ospatuko da. Horretarako bi kokagune izango ditugu: San Martin plaza barazki, fruta eta gazta ekoizleentzat. Hauekin batera Odolostea dastatzeko postua ere egongo da. Bestetik, Seminarioko patioan gainontzeko produktuen saltzaileak kokatuko dira eta patioan bertan ere Talo postua jarriko da.