Interes handiko ondare artistiko eta monumentala
Atsegin bezain harrigarri suertatzen da Bergarako hirigune historikoa bisitatzea. Bisitariak espero ez duen “aire zabaleko museo” batekin topo egingo du, estilo arkitektoniko ugariko eraikin berezi eta bikainez osatutako multzo batekin. Italiar arkitekturak, Europa erdialdekoak, barroko sevillarrak, Euskal gotikoak… bere horretan eta bizirik jarraitzen dute kale hauetan; XVI.-XVIII. mendeetako arte europarraren erakusketa errepikaezinak ikus ditzakezu.
Map