Goxo errepikaezina sortzeko ezinbestekoak diren osagai eta elementuak:

Lehen osagaia da Bergarako 750. urteurrena gogoratu eta gure aurrekoei merezitako errekonozimendua egiteko ideia.
 
Bigarrena wolframioa gure herrian deskubritu eta isolatu izana, zientziaren historian garrantzia ikaragarria duena aurten bertan nazioarteko adituek egindako izendapenarekin aitortu duten bezala.
 
Hirugarrena herriak daukan DNA gozogilea, erreileno eta tostoiak sortzen aditua.
 
Osagai guzti hauek egin dute posible errepikaezina den goxoa, historia, elkartasuna eta gauzak ondo egiteko trebetasuna irudikatzen dutenak.
 
On egin!
 

Errezeta eta prestaketa.

 
• Zilar-koloreko txokolatezko kanpoaldea
 
500 gr. txokolate (%70 kakaoa) eta zilar-koloreko elikagai-koloregaia.
Txokolatea txikitu eta mineral itxura hartzeko koloregaia gehitu.
 
• Irin gabeko bizkotxoa
 
720 gr. arrautza zuringoa, 720 gr. azukre, 920 gr. arrautza gorringoa eta 400gr. kakao-hautsa.
Zuringoak harrotu eta azukrea gehitzen joan testura sendoa lortu arte. Gorringoak gehitu eta irabiatzen jarraitu. Ondoren, hauts-kakaoarekin estali. Xafla metalikoetan 180º tan egosi 8-10 minututan.
 

• Konfitatutako gorringoak

190 gr. arrautza gorringoa, 150 gr. azukre, 50 gr. glukosa, 100 gr. ur eta 10gr. limoi zukua.
Azukrea, glukosa eta ura ontzi batean nahastu. 118ºtan, gorringoarekin batera nahastu, hagaxka erabilita. Gehitu limoi zukua eta gatzatu sutan krema sendo eta erregularra lortu arte. Utzi hozten eta mahuketan gorde. Azkenik, kakao bizkotxo xaflak gorringo konfitatuz bete, eta biribildu. Biribildutako masa konfitatutako gorringo gehiagorekin estali eta txokolate-harrietan arrautzaztatu.
 
Non eskuratu:
  • Bolintxo okindegiak.
  • Larrañaga gozotegia.
  • Ogiberri okindegiak.
Non dastatu:
  • Zumelaga jatetxea.
 
Atala: 
Proposamenak (behe aldean)