Urteetan zehar errotutako kultur tradizioko herria da Bergara, iadanik, XVIII. mendean ezaguna zen Europa guztian zehar bertan sortutako “Errege Seminario”an lehen aldiz wolframio metala isolatu zelako.

Goizean,  Bergara monumentala ezagutzeko aukera proposatzen dugu.  Errekalde Jauregian kokatuta dagoen turismo bulegora joan gaitezke, bisita gidatua egiteko.  Bisita gidatuaren bitartez, Bergarako alde zaharra eta  XVI. eta XVII. mendeetako etxebikain eta jauregi ugari ikus dezakegu.

Gure kabuz ezagutu nahi badugu Udaletxea eta Erret Mintegia kokatuta dauden San Martin Agirre plazatik abiatu gaitezke gune historikoa ezagutzeko;  Barrenkale, Artekale eta Goenkaletik zehar XVI. eta XVII. mendeko jauregi eta dorretxeak eta nola ez  San Pedro parrokia eta, Deba ibaiaren alboan, Santa Marina parrokia.

Besteak beste, angeluan balkoia duten Arrese eta Agirrebeña etxeak, Ondartza etxea eta Olaso dorrea dotoreak  edo Jauregi etxeko baluerliebeak ikusgarriak dira.

Arratsaldean, Laboratorium museora joango gara. Errege Mintegiak utzitako bilduma zientifikoak erakusten ditu museo honek. XVIII eta XIX. mendeetako zientzia bildumak, fisika, kimika geología, giza anatomia eta zoologia arlokoak.

Errekalde Jauregiko lorategiaren edertasunez gozatu eta hurbildu herriko beste lorategietara ere.

Eguna bukatzeko, eta Bergaratik joan baino lehenago, ezin dezakegu bertako gozoak dastatzeko aukera galdu. Bergarako erreileno eta tostoiak, eta wólfram goxoa,  herriko gozotegi ezberdinetan dastatu eta erosi ahal izango ditugu. 

Eskaintza kulturalaz gozatzeko begiratu SEMIRAXIO >>  

 

Atala: 
Proposamenak (behe aldean)