Lehen Gerrate Karlistari amaiera eman zion Bake Ituna Bergaran berretsi zen 1839ko abuztuaren 31n.
Ituna Irizar jauregian sinatu zen eta ekitaldi hura gogoratzeko oroigarria atondu du udalak bertan. Sinatu bezain pronto, Fraiskozuriko zelaian soldaduen arteko besarkadak eman ziren. Beraz, Irizar eta Egino Mallea jauregien eta Santa Marina elizaren arteko zelaia dugu besarkada nagusiaren gunea. Lau egun beranduago, Gipuzkoako batailoiak iristean, besarkadak toki berean eman ziren.
 
Maroto eta Espartero jeneralek elkar besarkatu zuten tokia ezagutzeko, ordea, Ibargarai kaletik segitzea eta bidegorria hartzea da onena. Horrela, Zumalakarregiren egoitza nagusia izandako San Antonio auzoa alboan utzita, Azkarruntzera iritsiko gara. Labegaraietako kiroldegia dago egun Komenioaren zelaian. Zelai honetan bildu ziren lehenengo aldiz etsaiak. Hurrengo lau urteotan ere, zelai honetan Bakearen urteurrenak ospatzen ziren. Azkenik, Bergarako herriak kale bati jarri zion izena XIX. mendean bertan, gertakizun gogoangarri hori loratzeko.
 

Ibilaldia:

Nola: Oinez
Sasoia:  Urte osoan zehar
Iraupena:  Ordu t'erdi oinez. Autobusez edo autoz ere joan daiteke.
Prezioa:  Doan
Erreserba egin: Ez da behar

 

Atala: 
Proposamenak (behe aldean)