Bergara bisitarien neurrira 

 
Bisita lasaia osatzeko aukeratik -paseo xamurra kale zaharretan zehar, lorategieen artean, gerriko berdetik...- muturreko kirolean murgiltzeraino - Gorla, BBT, piragua, rokodromoa,...- intentsitatea nork berea ezartzen du.
 
Bisita gidatuak, erakusketak, pintxo-pote, mendi buelta, zine-kluba... ikustetik egitera eta sakon bizitzera distantzia laburra da oso, eta Bergarako giro atseginak berehala harrapatzen du bisitan datorrena.
 
Euskal Herrian izanik, sukaldaritzak tarte garrantzitsu bat eskatzen du.
 
Eskaintza ugari izatearekin batera, goi mailako sukaldaritza ezagutzeko parada ere eskaintzen du Bergarak. Gainera, berezitasunen artean, Gozogintza tradizionala dugu: erreilenuak eta tostoiak, hain zuzen ere. Ikusteko, ekiteko, bizitzeko Bergara toki ezin aproposagoa duzu. Zirkuitu baten etapa bezala zein helmuga gisa,
 
Bergarak harrituko zaitu.

Harritu zaitez!