Mujika (irudiaren xehetasunak)
MUJIKA GOZOTEGIA. Artekale, 3. Tel.943 76 10 34.
1916. urtean Francisco Mujikak sortutako etxea da, Bilbon Otxoa Gozotegian ikasi ondoren. Bere seme Roman Mujikak jarraitu zuen eta gaur egun, honen semea den Xabierrek. Beraz, familiaren hirugarren belaunaldiak jarraitzen du Bergarako tradizioko artisau-gozoak ekoizten eta saltzen. Garai batzuetan, argizaria eta txokolatea ekoizten zuten.