LABORATORIUM Museoa: “Gizarte Museo” bat da. Ondarea bildu, zaindu, ikertu eta ezagutzera ematen du, gizartearen gozamenerako. Egoitzan eta lurraldean lan egiten du. Garapen eragile izatea du helburu, jasangarritasuna eta berrikuntza oinarri izanik.
 
LABORATORIUM Museoa Bergaran dago, Errekalde jauregian, ingeles estiloko lorategi zoragarri baten erdian.
 
LABORATORIUM Museoa: Zientzia Bilduma ikusgarriak; Kimika, Fisika, Zoologia (mundu guztiko animaliekin). Erakusketa ikusgarria benetan!
 
BERGARA: Zientziaren sorlekua Euskal Herrian bere Errege Seminarioari esker. Bertan, duela 250 urte inguru, ilustratu talde batek proiektu berri bat sortu zuen, gerora Wolframa aurkitzeko aukera emango zuena.
 
LABORATORIUM Museoaren historia: pertsona askoren artean egina!
 

Informazio gehiago: www.laboratorium.eus