Fatxada hau Errenazimenduko herri-arkitekturaren adibiderik interesgarrienetakoa da, bai Gipuzkoan, bai Euskal Herri osoan.
Garaian garaiko arte-arloko joerak eta estiloak arkitektura-lan handietan islatzen dira, hala nola, elizetan, jauregietan eta aberatsen etxe handietan.
Baina eraikuntza apalagoetan ere azaleratzen zaizkigu, etxe txiki honek agerian uzten duen moduan.
Izan ere, Errenazimenduan, XVI. mendearen erdian, nagusitutako ezaugarri estetikoekin bat dator, bete-betean. Fatxadak bi bao ditu: portalea eta leihoa. Portalea erdi-puntuko arkuak osatzen du, eta dobelak errosetaz daude apainduta. Leihoak zutabetxo finak ditu, eta, gainean, kerubin baten irudia dago, tondo edo medailoi baten barruan.
Fatxada hau Errenazimenduko herri-arkitekturaren adibiderik interesgarrienetakoa da, bai Gipuzkoan, bai Euskal Herri osoan.