Dolmenen Ibilbidearen (PR-Gi 94) balio arkeologikoa zein pasaia-balioa gizarteratzen jarraitzeko asmoz, Elgoibarko, Bergarako eta Soraluzeko Udalek, Debegesa Debabarreneko Garapen Agentziarekin elkarlanean, doako bisita gidatuen programa berria abiarazi dute.
Ibilbide gidatuak 9 kilometroko luzera eta hiru ordu eta erdiko iraupena du, Karakaten hasi eta Irukurutzetaraino joan-etorria. Ibilbidea erraza eta malda gutxikoa da, familian egiteko aproposa. Bisita gidatuak Karakateko aparkalekutik aterako dira, Soraluzen, goizeko 10:00etan. Aurrez izena ematea beharrezkoa da.
Informazio gehiago hemen.
PR Gi-94 trikuharrien ibilbidea - elosua-plazentzia estazio megalitikoa
Ibilbide hau jarraituz, aintzina Deba eta urola bailaren arteko igarobidea izan zen lurretan sartuko gara. Neolitoan eta Brontze Aroan, giza taldeek horrelako mendilerroak aukeratu zituzten hildakoak ehorzteko eta beren lurraldea seinalatzeko. Elosua-Solaluzeko estazio megalitikoa osatzen duten trikuharriak eta tumuluak ondare horren zati dira, eta Karakateko, Irukurutzetako eta Agirreburuko tontorrek marrazten duten mendilerroan sakabanatuta daude. Gainera, ibilbideak ikuspegi ederra eskaintzen du.
Trikuharrien ibilbidearen ardatza Karakate-Agerreburu arteko banalerroan zeharreko bidea da. Mendilerro horretara Bergaratik, Soraluzetik zein Elgoibartik igotzeko aukera dugu. Bergaratik abiatuta, Arane auzoan hartuko dugu bidea Elosuraino.
Hemendik Soraluzeraino edo Elgoibarreraino joan gaitezke, edo bestela ibilbide zirkularra eginez berriz ere Bergarara itzuli, Aizpuruko saihesbidea aprobetxatuz (PR Gi-94.2)
2023KO BISITA GIDATUEN EGUTEGIA
Dolmenen Ibilbidearen bisita gidatuak abiatuko dira apirilaren 9an. Aukera paregabea historian 6.000 urte atzera egiteko eta balio arkeologiko handiko interesguneak ezagutzeko.
Erreserba egitea beharrezkoa da 657 79 46 77 telefonora deituz edo info@begi-bistan.com helbidera idatziz.
Apirilak 9 | Igandea | 2023/4/9 | 10:00 | 14:00 | Dolmenak | euskera |
Apirilak 14 | Ostirala | 2023/4/14 | 10:00 | 14:00 | Dolmenak | gaztelania |
Maiatzak 7 | Igandea | 2023/5/7 | 10:00 | 14:00 | Dolmenak | euskera |
Maiatzak 21 | Igandea | 2023/5/21 | 10:00 | 14:00 | Dolmenak | gaztelania |
Ekainak 4 | Igandea | 2023/6/4 | 10:00 | 14:00 | Dolmenak | euskara |
Ekainak 25 | Igandea | 2023/6/25 | 10:00 | 14:00 | Dolmenak | gaztelania |
Uztailak 16 | Igandea | 2023/7/16 | 10:00 | 14:00 | Dolmenak | euskara |
Uztailak 23 | Igandea | 2023/7/23 | 10:00 | 14:00 | Dolmenak | gaztelania |
Abuztuak 17 | Osteguna | 2023/8/17 | 10:00 | 10:00 | Dolmenak | gaztelania |
Irailak 3 | Igandea | 2023/9/3 | 10:00 | 14:00 | Dolmenak | euskara |
Irailak 17 | Igandea | 2023/9/17 | 10:00 | 14:00 | Dolmenak | gaztelania |
Urriak 1 | Igandea | 2023/10/1 | 10:00 | 14:00 | Dolmenak | euskara |