Bergarak historikoki izan duen abantaila handienetako bat bere kokapenean datza: Euskal Herriaren erdian dago Y grekoa deritzon horretan; Donostiatik, Gasteiztik, Bilbotik eta Iruñatik hurbil. Egun autobusa (PESA) eta autoa (AP-1 zein GI-632) dira Bergarara iristeko moduak.

Bergara Euskal Autonomia Erkidegoko erdialdean dago, Gipuzkoako hego-mendebaldean, Debagoieneko eskualdean. Bere kokagunea estrategikoa da, bertan gurutzatzen baitira Eibar-Gasteiz autopista eta Beasain-Durango autobidea. Hala, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruña oso gertu gelditzen dira.
 
Bergarara iristeko AP1 autobidea eta GI-627 errepideak dira lotura nagusiak.
 
N-1 errepidetik abiatuz gero, GI-632 errepidetik iritsi behar da.
 
Herrigunearen kanpoko aldean aparkatzea da aproposena. Gainera, gure osasunak eta ingurumenak eskertuko dute. Are gehiago, Bergaran mugitzeko oinezko bidea, bidegorria zein herribusa ditugu eskuragai. Leku erosoa da Bergara, autorik gabe mugitzea errazten duena.
 
Bizikleta zaleek, bidegorriarekin batera, Gorlako igoera dute trebatzeko eta gozatzeko; hain zuzen ere, gaur egun txirrindulari profesional diren askorentzat amateur zireneko proba aski ezaguna.
 
Bestalde, autokarabanak (AK) eta antzeko gailuak ongi etorriak dira gurean. Horretarako AK gune bat atondu du udalak, Labegaraietan, autobus geltokiaren eta bidegorriaren ondoan.
 
Horrez gain, gogoan izan Bergarak autobus bidez Loiuko aireportuarekin zuzeneko lotura duela.
 
Aspaldikoa da Bergarako Herribusa. Tradizioa, baina, berrikuntzarekin uztartuta dauka ekologiaren mesederako.
 

Izan ere, GPLren bidez elikatzen dira gure herribusak. Ekologiak Bergarako izaera bikain islatzen du. Geltokien berri, ondoko mapa nabigagarrian: