Ausartuko zara euskaraz?

Euskara 850.000 hiztun inguru dituen hizkuntza da, Pirinioen mendebaldeko ertzaren bi aldeetan hitz egiten dena. Euskaldunok gizateriari eskaintzen diogun altxorrik handienetako bat euskara da, zalantzarik gabe.

Hizkuntza honek ez du ahaidetasunik kontinentean ezagutzen diren beste hizkuntzekin, eta, horrek pentsarazten digu Europako hizkuntzarik zaharrena dela. Baina hizkuntza honek duen misteriorik handiena ez da bere jatorriaren ingurukoa, baizik eta gaur egunera arte indartsu iraun izana.

Bergara herri euskalduna da, biztanleen %69 euskalduna da eta beste %13k ulertzen du. Beraz, euskara Bergaran gizartearen, ekonomiaren, administrazioaren, kulturaren eta kirolaren arlo guztietan bizi-bizirik dagoela ikusiko duzu.

Eta gure hizkuntzari eutsi eta indartzeko ahaleginetan dihardugu bergararrok.

Eta zu? Animatuko zara?

Hiztegitxoa jarri dizugu eskura hemen.

Erraz ikas ditzakezu hitz batzuk eta erabili Bergaran zabiltzan egunetan: “kaixo, agur, eskerrik asko…”

Euskaldunok eskertuko dizugu!

Eranskinak: