San Martin Agirre plazan bertan, herri erdi-erdian, kokatutako kultura azpiegitura. Errege Seminarioaren kapera zena, XVIII. mendeko eraikin historikoa. Gaur egun XXI. mendeko azpiegituraz atondutako puntako kultura agertokia da. Musika, antzerkia, dantza eta beste kultura diziplinen programazio zabala du Seminarixoak.
Musikak pisu nabarmena du Seminarixoko programazioan (klasikoak, abesbatzek, rockak, popak eta beste), baina agertoki berri honetan leku nabarmena dute, baita ere, antzezlanek, dantza ikuskizunek eta haurrentzako emanaldiek ere. Euskal Herriko eta kanpoko konpainiek ikuskizunak egiten dituzte Seminarixoan, baina horien artean asko Bergaran hain zabaldutako herriko talde eta ekimenenak izan ohi dira, Bergarak duen kultura aberastasunaren erakusle.
SARRERAK NON ETA NOLA ESKURATU
- Hilabete bakoitzeko lehen ostegunean salgai jartzen dira hurrengo hilabeteko emanaldien sarrerak.
- Sarrerak eskuratzeko bi bide daude: https://tickets.kutxabank.es/EU/
- edo Seminarixoko txarteldegian, ostegunetan 18:00etatik 20:00etara.
PROGRAMAZIOA:
INFORMAZIO GEHIAGO >>