Turismo bulegoak bisita gidatuak eskaintzen ditu: "Bergara Monumentala", "Lorategi historikoak", “Museoa gidatua”. Eta, horrez gain, bi eskaintza berezi: "Laboratorium + Olaso Dorrea", eta "Laboratorium + Bergara monumentala".
Lorategi eta parke ederrez betetako herrigunea da Bergara. Mendi ibilaldiak eta bestelako kirol diziplinak egiteko aukera anitzak eskaintzen ditu baso eta naturgune handi honek.
34 monumentu katalogatuta. Euskal Gotiko berantiarreko, Errenazimentuko Italiako zein Erdialdeko Europakoak, Barrokoko eraikuntzak.. XVI.eta XVIII. mendeetako Europako artea kalean ikusgai.
San Martin Agirre plazan kokatutako XVIII. mendeko eraikin historikoa, gaur egun XXI. mendeko azpiegituraz atondutako kultura agertokia dena. Askotariko kultura ikuskizunak izaten dira.
Turismo bulegoak bisita gidatuak eskaintzen ditu: "Bergara Monumentala", "Lorategi historikoak", “Museoa gidatua”. Eta, horrez gain, bi eskaintza berezi: "Laboratorium + Olaso Dorrea", eta "Laboratorium + Bergara monumentala".
Hirigune historikoak Monumentu Multzoaren izendapena jaso zuen 2003an. Hirigune historiko honetako eraikinen artean Europako XVIII. eta XIX. mendeetako zientifikoak ibiltzen ziren, Errege Mintegira joan edo handik irteterakoan. Horregatik esaten dugu kale hauetan zehar ibiltzea Historiako beste garai batean paseatzea bezala dela.